20 urte dituzu. Zenbat urte daramatzazu mahai tenisean?
Aurtengoa 8garrena da. 12 urterekin hasi nintzen mahai tenisean jokatzen. Eskolan hasi nintzen teniseko mahaia zegoelako, gero jakin genuen Hernanin mahai teniseko sekzioa zegoela, joan eta gustatu.
Eta han jakin zenuen ona zinela horretan?
Ez dut uste ni bereziki ona naizenik honetan; hori bai, ordu asko ematen ditut entrenatzen eta jokatzen.
Zenbat sari irabazi dituzu dagoneneko? Baten bat aukeratuko zenuke?
Egia esan, ez dakit zenbat, baina asko ditut. Garrantzitsuenak aukeratzekotan Espainiako 3garren izan ginenekoa, taldeka, Athletico San Sebastianekin, Espainiako 3garren geratu ginenekoa, hau ere taldeka, Madrileko leganés taldearekin, eta aurten Gipuzkoako eta Euskadiko banakako txapelduna izan naiz. Inportanteenak banakako sariak izaten dira, norberarenak direlako; aurten gainera, ez dut taldeka jokatu.
Hernanin hasi zinen. Orain non zaude?
Athletiko San Sebastianen. Beno, talde honek berez hiru talde ditu: Krafft-Athletico San Sebastian, Krafft-Athletico-Hernani eta Krafft-Athletico-Lasarte. Ni orain Lasarteko taldean nago.
Zergatik Lasarteko taldean, eta ez Hernanikoan?
Hernanin ez zegoelako diru laguntzarik. Ekipo bat mailaz igo nahi genuen eta dirua behar genuen. Lasarten bazegoen dirua eta han antolatu zen ekipo indartsua, eta hara joan nintzen. Agian Herna-niko taldea ere igoko da.
Gustora zaude Lasarten?
Bai, zeren azkenean dena berdina da; dirua talde berak jartzen du eta denok ezagu-tzen dugu elkar.
Abenduan Gipuzkoako txapeldun izan zinen Irunen eta Euskadiko txapelduna Barakaldon. Denboraldi ona izan al da?
Bai, denboraldi ona. Beno, Galizian, abendu hasieran, Gipuzkoako txapelketaren ondoren gainera, gaizki jokatu nuen. Baina bestela.... denboraldi ona egin dut, bai.
Maila ona al dago hemen?
Bai, gero eta maila hobea dago. Gainera atzerriko jendea sartzen ari da eta hori ona da; ekipo bakoitzean atzerritar bat sartuz gero, taldearen mesedetarako da.
Alegia, atzerrikoak hobeak dira?
Bai. Adibidez, duela gutxi 18 urteko neska sueziar bat izan dugu taldean eta kristoren aldea zegoen bera eta gure artean.
Zergatik etortzen dira atzerritik, mahai tenisean aritzera? Profesionalak dira?
Nik esan dudan kasu hau ez, baina gehienak hala izaten dira, profesionalak, horretatik eta horretarako bizi dira.
Txapelketara itzuliaz. Non ibili zara?
Azkenaldian gero eta gutxiago ateratzen naiz hemendik, lanarengatik batez ere. Bartzelonan, Galizian eta Madrilen ibili naiz.
Jarraitzeko asmorik bai?
Bai, oraingoz bai.
Mahai tenisa zer da zuretzat, afizioa? Dirurik jasotzen duzu horretan aritzeagatik?
Alderantziz, ordaindu egiten dut jokatzeagatik.
Zer behar da mahai teniseko profesionala izateko?
Oso ona izan.
Hemen bada horrelako jenderik?
Gasteizen badago lagun bat, baina hemen oso gutxi daude horrelakoak.
Eta afiziorik ba al dago?
Gutxi, baina dagoena ona da.
Zer esan nahi duzu?
Hemengo giroa ezberdina da; beste komunitateetan ez da horrelako girorik izaten. Gurean ez da arazorik izaten ekipoa eta jendearen artean, adibidez.
Sakrifizio handia al da?
Hasieran ez, baina Athleticok fitxatuz geroztik bai, entrenadoreak gehiago estu-tzen gaitu. Lehen, Hernanin, lau ordu egiten nituen astean; orain sei egiten ditut.
Zer behar da mahai tenisean ona izateko? Garrantzitsua al da burua erabil-tzea?
Behar, ez da ezer berezirik behar; eta burua erabiltzea oso garrantzitsua da. Fisikoa ere garrantzitsua da, baina ez baduzu burua kontrolatzen...
Fisikoa entrenatuz lan-tzen da, nola lantzen da burua?
Guk zortea dugu gure entrenadoreak denetarik egiten baitu: entrenadore lana, psikologo lana...
Non kokatzen duzu zure burua parametro horietan?
Burua ondo erabiltzen dut eta fisikoki normal nago, beno, gehiago landu dezaket fisikoa.
Nola entrenatzen duzu?
Entrenamenduetan, hasieran korri egiten dugu 5 minutuz, gero ariketak egiten ditugu mahaian eta azkeneko orduan partida.
Zein modalitate duzu nahiago?
Bakarkakoa nahiago dut, ardura erabat zurea delako.
Mahai tenisean aritzen diren beste hernaniarrak badira, ezta?
Bai, Aitor Mitxelena, Erik Diez... Aitor gure aurretik hasi zen jokatzen Hernanin, Erik eta ni batera hasi ginen.
Euskadiko Txapelketan Erik eta biak aurrez aurre jokatu zenuten eta zuk irabazi zenuen. Askotan aritzen al zarete elkarren aurka?
Ez. Aitor Mitxelena seniorra da, Erik Diez aurten hasi da gure kategorian eta nik azkeneko urtea dut sub-21 kategorian, datorren urtean seniorretara pasako bainaiz.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!