Tabernetako bertsolariak, oholtza gainean gaur

Kronika - Erredakzioa 2008ko urt. 19a, 01:00

makina bat bertsolari ibiltzen da Hernaniko tabernetan sekulan oholtza gainera igo ez dena. Hain zuzen ere, bertsolari horiek beren abilezia erakusteko aukera izango dute gaur, Garin tabernan, gaueko 23:00etatik aurrera jokatuko den Tabernetako Bertsolarien XIV. Txapelketan. Herriko eta inguruko sei bertsolari izango dira kantuan bertan. Gertuko bertsolariak Gutxitan ibiltzen dira oholtza gainean baina maiz tabernazuloan, edo kalean, edo afarietan, lagunari bizkarretik helduta. Aurten honako seikotea ariko da kantuan: Iraitz Santakruz, Jon Altuna Oxan, Angel Abilats, Aitor Barrenetxea, Igor Muñoa eta Urko Kasado. Gai-jartzaile lanetan, berriz, Jesus Mari Goñi. Giro ederra Sekulako giroa izaten da Tabernetako Bertsolarien Txapelketan eta lehia bizia partehartzaileen artean. Arnaitz Lasartek irabazi zuen iazko txapela. Iraitz Santa Kruz eta Urko Kasado iaz hasi ziren eta saio ederrak egin zituzten. Igor Muñoa berria da aurtengo seikotean. San Sebastianen bueltan egiten da urtero bertso txapelketa hau eta giro ezin hobean aritzen dira bertsolariak. Epaileek nahikoa lan izaten dute txapela nork irabazi duen erabakitzeko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!