Goiz Eguzkikoak martxoan Parisera

Kronika - Erredakzioa 2008ko urt. 19a, 01:00

martxoaren 23tik 29ra Parisera joango dira Goiz Eguzkikoak. Hori ez da, ordea, aurten egingo duten irteera bakarra, izan ere, hiruzpalau irteera luze egingo dituzte, bospasei irteera egun bakarrekoak, eta hiruzpalau asteburukoak, beraz, aspertzeko aukerarik ez dute izango. Irteerez gain, Goiz Eguzkin bestelako jarduerak egiten dituzte, esate baterako ikastaroak; hain zuzen ere, otsailean memoria lantzeko ikastaroa egingo dute. Martxoan Parisera Konturatzerako Pariserako bidean izango dira Goiz Eguzkikoak, izan ere, martxoko azkeneko astean joango dira, 23tik 29ra, eta joan nahi duenak datorren asteartean, hilaren 22an, eman beharko du izena, arratsaldeko 16:00etan. Horretarako bazkide txartela eraman behar du eta urteko kuota ordainduta izan. Zazpi egun eta sei gau egingo dituzte bertan, egun erdiko pentsioan. Gela bikoitzetan egingo dute lo eta 560 euro ordaindu behar dituzte buruko. Izen emateko momentuan azalduko dituzte ordaintzeko argibideak eta bidaiaren nondik norakoak. Bi autobus betetzeko adina jende izanez gero, bi bidaia egingo dituzte; lehenengoa 23tik 29ra, eta bigarrena hurrengo astean, hilaren 30ean abiatuko litzatekeena. Castellonera eta Portugalera Parisekoa ez da egingo duten bidaia bakarra. Ekainean Castellonera joango dira hamaika egun eta urrian, berriz, Portugalera beste hamaika egun. Bidaia hauetaz gain, egun bateko bospasei irteera egingo dituzte eta asteburuko hiruzpalau irteera ere bai. Antolatu ahala hauen berri emango dutela jakinarazi dute. Memoria lantzeko ikastaroa Goiz Eguzkin, bidaiatzeaz gain, ikastaroak, hitzaldiak, jaialdiak eta abar egiten dituzte urtean zehar. Otsailean bertan, memoria lantzeko ikastaroa egingo dute. Ikastaroa Ana Rosa Fernandez psikologoak emango du eta bertan, memoriaren funtzionamendua aztertuko da batetik; memorian eragin ezkorra izan dezaketen faktoreak ere ezagutuko dituzte, esate baterako, estresa eta hauei aurre egiteko estrategiak landuko dituzte. Azkenik, memoriaren fun-tzionamendua hobetzen lagundu dezaketen estrategiak eta trukoak landuko dira. Ikastaroa nahiko praktikoa izango da eta eguneroko bizitzan arruntak eta errezak diren trukoak irakatsiko dizkie psikologoak, zerrendak egitea, esate baterako, memoria eta bizi kalitatea hobetze aldera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!