Mendizabal IIk Zearra ordezkatuko du bihar Labriten

Kronika - Erredakzioa 2008ko urt. 18a, 01:00

Oier Mendizabal pelotari hernaniarrak Zearra pelotaria ordezkatuko du, binakako pelota txapelketan, bihar Iruñako Labriten jokatzekoa den partiduan. Mendizabalek Olaizola IIrekin batera jokatuko du Eugi eta Lasa IIIren kontra. Kontua da, Zearrari eskuko kalloa berriro ere ireki zaiola. Partidua bihar jokatuko da eta jaialdiko 3 partiduetatik 2garrena izango da. Jaialdia 17:00etan hasiko da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!