AZAROAN hasi zen Gobernu Taldea 2008ko Udal Aurrekontuak osatzeko prozesu partehartzailearekin. Herritarren ekarpenak jaso ondoren, osatu dute dagoeneko aurrekontuen zirriborroa eta datorren asteazkenean, urtarrilaren 23an, egingo dute aurkezpena. Arratsaldeko 19:30etan, Biteri kultur etxean.
Inbertsioen atalean 2 milioi euro
Udal Aurrekontuen inbertsioen atala izan da, Udal Gobernu Taldeak herritarren proposamenak kontuan hartuta osatu duena. Inbertsioetarako 2 milioi euro aurreikusi dira 2008rako, eta diru horren bueltan hartu dira erabakiak, lehentasunak markatuta. Zirriborroa aurkeztu ondoren, herritarren proposamenak eta Udaleko gainerako alderdien iritziak bilduko dira, eta aurrekontuak aurrera egiten badu, Plenoan onartzea izango da hurrengo urratsa.