Astigarragako sagardo berria gaur

Kronika - Erredakzioa 2008ko urt. 16a, 01:00

Gaur hasiko da ofizialki Astigarragan aurtengo totx denboraldia. Andoni Aduriz izango da ohorezko gonbidatua eta berak irekiko du txotx denboraldia, Gure sagardo berria esanda. Lehenik eta behin, prentsaurrekoa emango dute Sagardo Etxean 12:00etan, iazko uztari buruzko datuak emateko; ondoren ohorezko gonbidatuak sagar arbola landatuko du; segidan Petritegi sagardotegira joango dira eta 13:45etan Txotx egingo dute. Ekitaldi ofizialez gain, egun osoan zehar, herriko tabernetan sagardo berria probatzeko aukera izango da, horretarako propio jarritako barrikoteak izango baitira. Bestalde, sagardo etxea irekita egongo da goiz osoan, bertara joan nahi duenarentzat.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!