Haizeak kalteak eragin zituen Hernaniko bazterretan

Kronika - Erredakzioa 2008ko urt. 16a, 01:00

Indartsu ibili zen atzo haizea nonahi, baita Hernanin ere, eta zenbait kasutan kalteak eragin zituen. Sorgintxulo auzoan, esaterako, haize zakarrak zuhaitza bota eta ondoko etxe gainera erori zen. Gertakaria arratsaldeko 17:00ak inguruan izan zen eta ilunabarrean kendu zuten zuhaitza kamioi-pluma batekin; horretarako, Sorgintxuloko sarrera itxi zuten eta trafikoa Axalatik bideratu. Udaltzaingoaren esanetan, ez zuen kalte handirik eragin. Ereñotzun beste zuhaitza Udaltzaingoak jakinarazi zuenez, Ereñotzun ere haizeak bereak egin zituen eta beste zuhaitz bat bota zuen. Kasu honetan, Ertzantza arduratu zen arazoaz, eta hemen ere ez zen kalte larririk izan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!