Hernaniarra eta zinegotzia

Kronika - Erredakzioa 2008ko urt. 15a, 01:00

Aurten ere hasi da txotx denboraldia, eta hernaniar naizenez, poztu egiten naiz honek herriko sektore ezberdinei ekarriko dion bultzada ekonomikoarengatik, eta baita jasoko ditugun bisitariengatik, Euskal Herriko leku ezberdinetakoak, nahiz estatuko beste lekuetakoak. Zinegotzi naizen aldetik, ostiral, larunbat eta igande arratsalde-gau partean gertatu daitekeenak kezkatzen nau. Hernaniar naizenez, espero dut denok gozatzea eta nahi dutenek deskantsatu ahal izatea. Zinegotzi naizen aldetik, eskertuko nukeen Txotx mahaian hartutako erabakien berri eman izan balidate, denboraldiko arratsalde eta gauak kudeatzeko hartutako neurrien inguruan: udaltzain kopurua, tabernari eta bizilagunen arteko akordioak, tabernak ixteko ordutegia, garbiketa sistema eta abar. Hernaniarra naizenez, dena antolatua egotea espero dut. Gobernu Taldeari hainbeste aldiz entzun ondoren herritarren parte hartzeak duen garrantzia, politikari naizen aldetik, esan behar dut, ahaztu egin direla, beste behin ere, herri honen gehiengoa ordezkatzen dutenekin. Ez bakarrik denboraldia kudeatzeko, baita informazioa emateko, iritziak ezagutzeko, baita jakinarazteko ere, esate baterako, hilaren 13an Txotx irekiera eguna zela, eta bertara gonbidatzeko ere. Hernaniarra naizenez, sagardoaz gozatzea espero dut, ahalik eta gehiena, lehendabizi sagardotegietan eta ondoren, boteilan. Zinegotzi naizen aldetik, espero dut Txotx mahaiak asmatuko zuela hartutako erabakiekin, eta neurri hauek balioko dutela hernaniar guztiek eta bisitariek ondo pasa ahal izateko. Ia ondo pasatzen dugun eta ez garen Hernanirekin pasatzen. Andoni Amonarraiz, EAJ-PNVko zinegotzia. *(Erredakzioan euskeratua)
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!