URTERO bezala, Elur Txorik antolatuta, kaldereroak pasako dira Hernanitik beren zintzilikario, zapi, trapu, kolore eta doinuekin. Aurten hilaren 26an etorriko dira, larunbata, gaueko 21:00etatik aurrera. Horretarako aldez aurretik entsaioak egingo dituzte.
Entsaioak Elur Txorin
Aste horretan bertan, asteartetik ostegunera, hilaren 22, 23 eta 24, entsaioak egingo dira Elur Txori elkartean, arratsaldeko 20:00etan. Afari mokadua eginda Larunbatean Kaldereroak animoso ibiltzen dira eta horretarako ezin tripa hutsik joan. Horregatik, larunbatean bertan, konpartsa atera aurretik, afari mokadua egingo dute, arratsaldeko 19:30etan, Elur Txori elkartean bertan. Afarira joan nahi duenak, zazpi euro jarri behar ditu. Izen emateko zerrenda Elur Txori elkartean bertan egongo da hilaren 18ra arte, ostirala.