Nagore Lozano eta Sahatsa Jauregiren erakusketa hasiko da gaur Biterin

Kronika - Erredakzioa 2008ko urt. 15a, 01:00

SAHATSA Jauregi eta Nagore Lozanoren lanak ikusgai egongo dira Biteri kultur etxeko erakusketa aretoan, gaurtik hilaren 29ra arte, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara. Inaugurazioa, ordea, arratsaldeko 19:00etan izango da gaur. Hernaniar artista eta lagun hauek beren lanik onenak jarriko dituzte ikusgai bisitarientzat; Nagorek argazkiak erakutsiko ditu eta Sahatsak, berriz, marrazkiak gehien bat, litografiaren bat eta serigrafiako lanen batzuk.

Erronka pertsonala
Ilusioz beteta prestatu dute erakusketa eta erronka pertsonaltzat jo dute, kultur etxe batean erakusketa egitea ´gauza serioa baita`; gainera azpimarratu dute Hernanin egitea berezia dela beraientzat. Inguruko jendea bisitan joatea espero dute, baita ingurukoa ez dena ere.

Lanak uztartu
Batak zein besteak erakusketak egin dituzte hainbat lekutan; Nagorek, esate baterako, Goiz Argi tabernan, eta Sahatsak, Bilboko galeria batean eta Getxo Arten, eta laister Egian jarriko du. Bakoitzak bere teknika, gaiak eta estiloa izan arren, oraingo honetan saiatu dira lanak nolabait lotzen, erritmoa ematen erakusketari.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!