Maitane Iruretagoiena, Enara Agirrezabala, Eider Aldabe eta Mikel Von Wichmanek urrezko dominak

Kronika - Erredakzioa 2008ko urt. 15a, 01:00

ASTEBURUAN pista estaliko Euskadiko Txapelketa izan da Donostiako belodromoan, eta atleta hernaniarrek domina sorta ederra lortu dute. Jubenil mailan, Enara Agirrezabalak (CD Hernani) urrezko domina lortu zuen salto hirukoitzean, zilarra luzera jauzian, eta 200 metrotan 4garren postua. Maitane Iruretagoienak (Atletiko SS) urrezko domina lortu zuen 60 metrotan; Estibalitz Lionek (CD. Hernani) 200 metrotan ez zuen finalera sartzea lortu; Lide Redondok (CD Hernani) 4garren postua egin zuen salto hirukoitzean eta 7garren 60 metrotan; Manex Pagolak (CD Hernani) 200 metrotan ez zen finalean sartu eta 400 metrotan 8garren postua lortu zuen; Mikel Von Wichmannek urrezko bi domina lortu zituen 800 metrotan eta 400 metrotan. Junior mailan, Eider Aldabek (Bidasoa) urrezko domina lortu zuen 800 metrotan eta brontzea 400 metrotan; Joxeba Lizeagak (CD Hernani) 6garren egin zuen 60 metrotan eta baita luzera jauzian ere, altuera jauzian 4garren egin zuen eta zilarrezko domina bat eskuratu zuen salto hirukoitzean; Ivan Muñagorri (CD Hernani) ez zen 200 metrotako finalera pasa.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!