Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak Marian Beitialarrangoitia Alkatea salatu du

Kronika - Erredakzioa 2008ko urt. 15a, 01:00

ESPAINIAKO Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak Marian Beitialarrangoitia Alkatearen kontrako salaketa jarri du eta ´terrorismoa gorestea` leporatu dio, joan den larunbatean Iruñeako Anaitasuna pabelloian izan zen EAE-ANVko ekitaldian egindako zenbait adierazpen oinarri hartuta. Zenbait hedabidek jakitera eman dutenez, Fiskaltzaren salaketa Poliziak emandako informazioan oinarritzen da. Informazio hori jaso ondoren, Auzitegi Nazionaleko fiskal buruak guardian zegoen fiskalari agindu zion igandean bertan salaketa jartzeko. Auzitegi Nazionalaren salaketa Marian Beitialarrangoitiak Igor Portu eta Mattin Sarasolarentzat egindako aipamenean oinarritzen da, haientzako besarkada eta txalo zaparrada eskatu zituelako, eta euskal preso politikoei ´maite zaituztegu` adierazi zielako.

Prentsaurrekoa gaur
EAE-ANV gai honi buruzko prentsaurrekoa ematekoa da gaur.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!