Sound System saioa izango da gaur, asteazkenero bezala, Molotoff Irratian. Gaurkoan Revolutionari Brothers-i elkarrizketa egingo diote irratsaioan. Revolutionari Brothers bi anaiek osatzen dute eta Euskal Herrian barrena reggae eta jamaikar musikaren inguruko festak antolatzen dituzte. Gaur, gaueko 22:00etatik 23:00etara.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!