Ireki da matrikulazio epea Helduen Hezkuntza Zentroan. Zentro honetan kurtso ezberdinak daude aukeran. Bigarren hezkuntza graduatua ez dutenentzat idazten eta irakurtzen ikasteko
ikastaroak, hizkuntzak (euskara, frantsesa, ingelesa), informatika klaseak eta bigarren hezkuntza graduatua lortzeko kurtsoak daude aukeran. Oinarrizko titulazioa izanez gero, honako kurtsoak daude aukeran: 25 urtetik gorako Unibertsitaterako edota
Goi Mailako zikloetarako sarrera froga prestatzeko; informatika eta ingelesa. Matrikulazio epea hilaren 31n bukatuko da eta
horretarako Antziola auzoko 62 zenbakira joan behar da, edota honako telefonora deitu: 943 335318.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!