Hernaniko mutilek eta Textil Santanderina kantabriar taldeak jokatu zuten larunbatean kiroldegian eta garaipena etxean geratu zen, 3-2. Lehen bi jokoak erraz irabazi zituen Hernanik, 25-11 eta 25-14, eta aldaketak egin zituzten Lauri eta Borja entrenatzaileek. Hurrengo bi jokoak oso borrokatuak izan ziren, baina kantabriarrek irabazi zituzten biak, 22-25 eta 21-25. Azken jokoa ere oso borrokatua izan zen eta Hernanik jakin zuen erabakitzen, 19-17.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!