Atzo jokatu ziren lauterdiko Kronika pelota txapelketako finalak, Tilosetan, ikusle askoren aurrean. Sari berezia, Hernaniarrak ez diren pelotariek jokatzen dutena, Josu Apezetxea goizuetarrak irabazi zuen, Xabier Legarreta aranoarrari 22-12 irabazita. Kronika txapelketa, berriz, Mikel Ruiz de Galarretak lortu zuen, Jon Ortiz de Arriri 22-10 irabazita. Argazkian ageri dira lau finalistak, txapela eta sariekin, partidu ostean pozik.
Bi bitakorako izen ematea
Buruz burukoa bukatuta, bi bitako Kronika txapelketa hasiko da otsailean, San Joanak inguruan bukatzeko. Izen ematea zabalik dago Kronikan bertan. Bikoteko 10 euro ordaindu behar dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!