Etxeratetik jakinarazi dute
errifak salduko dituztela gaur, abenduaren 15ean debekatutako ekitaldiko gastuei aurre egiteko. Kale Nagusian izango dira, Kixkalen parean, 12:00etatik 14:00etara. Zozketa hilaren 25ean egingo dute, azken ostiraleko kontzentrazioaren ondoren. Horrez gain, jakinarazi dute Gabonetan egindako zozketaren saria ez duela inork jaso, zenbaki saritua 1.944a dela eta hilaren 25era arte duela jasotzeko epea.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!