Goiz Eguzkiko bazkideak Paris, Portugal eta Castellonera joatekoak dira aurten

Kronika - Erredakzioa 2008ko urt. 12a, 01:00

GOIZ Eguzki jubilatu etxean hasi dira antolatzen 2008rako irteerak eta bada aukera erakargarririk parte hartu nahi duenarentzat. Udaberrian Parisera joango dira, astebeterako. Udaberri partean, ekainean, Castellon aldera joango dira eta bertan 11 egun pasako dituzte. Urrian, Portugalera joango dira eta bertan 11 egun emango dituzte. Horrez gain, beste 5 edo 6 egunpasa egingo dituzte eta 3 edo 4 asteburupasa. Hauek antolatu ahala iragarriko dituztela jakinarazi dute. Urtarrilaren 17an aurkezpen bilera Bestalde, urtarrilaren 17an, aurten egitekoak dituzten irteeren eta jardueren aurkezpena egingo dute. Arratsaldeko 16:00etan izango da aurkezpen bilera, Goiz Eguzki zentro sozialean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!