Hernaniko xake taldeak gaur hasiko du liga. Aurtengo denboraldian Hernanik bi talde aterako ditu. Aurreneko mailan dagoen taldean jokalari hauek ariko dira: F. Esnaola, R.Osa, I. Esnaola, M. Apezetxea, B. Estevez, J. Altuna eta I. Esnaola. Hirugarren mailan dagoen taldean honakoek jokatuko dute: J. Navascues, A. Bereziartua, J. A. Ijurko, B. Monreal, J. Barandiaran, M. Gastesi, J.R. Altuna eta I. Mendibil. Jardunaldi bakoitzean talde bakoitzetik lau jokalarik hartuko dute parte. Hernani Ak Anaitasunaren kontra hasiko du liga gaur, Azkoitian. Hernani Bk Gros Gren kontra hasiko du liga gaur, Grosen. Bi jardunaldiak 16:00etan hasiko dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!