HernANIK Eibartarraken kontrako partidua jokatuko du gaur, Gorengo mailan. Hernanik azken partiduetako joko onari eutsi nahi lioke eta partiduak irabazten jarraitu. Eibartarraken kontrako partidua erraza dirudi hernaniarrentzat, izan ere, sailkapeneko azken postuan doaz eibartarrak, jokatutako 17 partiduetatik 3 irabazi, 5 berdindu eta 9 galdu baitituzte.
Hernanik, jokatutako azken 3 jardunaldietan, 15 gol sartu ditu eta 3 besterik ez ditu jaso.
Emakumezkoen Liga
Emakumezkoen Ligan, Hernanik igoera faseko partidua jokatuko du bihar Ostadarren kontra 12:00etan, Zubipen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!