Altuna I-Etxeberria III eta Urriza-Lizaso gaur final haundian

Kronika - Erredakzioa 2008ko urt. 12a, 01:00

FAUSTINO bi bitako txapelketa nagusiko final haundia jokatuko dute gaur Altuna I-Etxeberria IIIk Urriza-Lizasoren kontra. Txapelketako bikote erregularrenak izan dira finalera iritsitako biak eta espero da partidu ikusgarria eta borrokatua izatea. Bi bikoteak ere oso orekatuak dira eta aurreikuspenak egitea zaila da. Gaur arratsaldeko 16:00etan hasiko da jaialdia.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!