EAk, prentsa ohar batean adierazi du EAE-ANV txotx denboraldian sortzen diren arazoak ´saihestu nahian dabilela`. EAko bozeramailea den Iñaki Arratibelek gogorarazi du azken urteetan txotx garaiko arazoak nabarmenak izan direla, ´jende pilaketa, zarata, usain txarra eta abar` .
Txotx garaiaren bueltan egingo den eztabaida partehartzailearen inguruan dio, honen helburua ´arazoa alde batera uztea` dela eta ez du ulertzen, ´esaterako, zergatik egingo den eztabaida mahai bat Ereñotzun. Benetan uste al du Ereñotzuk txotx garaiko arazoak sufritzen dituela?`. Horrekin batera dio Kaxkoko bizilagunak, ´arazoaren ondorioak gehien sufritzen dituztenak`, talde haundiago baten barruan jarriko direla prozesu horretan, ´arazoa estaltzeko`.
Bukatzeko dio ez dela txotx denboraldiko komisiorik deitu denboraldia hasteko bezperatan, hartu beharreko neurriak aztertzeko: taberna ordutegiak, garbiketa, zarata, aurrekontua eta abar. Udalak arazo zehatz hauei aurre egin behar diela dio.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!