Hernanik ez zuen hutsik egin

Kronika - Erredakzioa 2008ko urt. 14a, 01:00

Ostadarri 2-0 irabazi zion atzo.

Emakumezkoen Ligako taldeak ez zuen hutsik egin atzo igoera faseko partiduan, eta 2-0 irabazi zion Ostadarri. Lehen zatian faltatik sartu zuten zuriberdeek gola eta gol horrek atzean gehixeago itxi eta kontraerasoan jokatzeko aukera eman zion Hernaniri. Bigarren gola bigarren zatian etorri zen, kontraeraso batean atezaina penalti egin baitzion Hernaniko jokalari bati eta txartel gorria ikusi zuen. Bigarrena sartuta, eta Ostadar jokalari bat gutxiagorekin zela, Aukera asko izan zituen Hernanik gol gehiago ere egiteko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!