PSE-EE: «Aurreneko aldia da Alkateak erantzuten diguna, baina prentsa bidez»

Kronika - Erredakzioa 2008ko urt. 12a, 01:00

PSE-EEk prentsa ohar baten bidez adierazi du Alkatearen erantzunaren inguruko bere iritzia, PSE-EEk autobus zerbitzuen inguruan egindako proposamenen aurrean. PSE-EEko bozeramaile den Jose Ramon Chicaren iritzira, erantzuna ´tamalgarria eta desproportzionatua` izan da, eta uste du, Alkateak oposizio ´mutua` nahi duela. Chicak azaldu du, legealdia hasi zenetik, hau dela erantzuna jaso duten aurreneko aldia, ´baina prentsa bidez eta ez erregelamenduan agertzen diren bideen bidez`. Gogorarazi du PSE-EEk autobusen ingurukoaz gain, beste proposamen batzuk ere egin dituela: ´hizkuntza normalizazioari, fatxaden garbiketari, elkarbizitza ordenantzari, aparkamenduei eta beharrezkoak ikusten dituen aldaketei dagozkienak`. Galdetu du ia herritarren proposamenak haienak baino hobeto atenditzen ari diren ala tratu bera jasotzen ari diren. Bukatzeko Chicak dio Alkateak bere erantzunarekin PSE-EEren proposamena saihestu nahi izan duela, baina dio proposamenak egitea oposizioaren egin beharra dela.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!