Bihar irekiko da ofizialki Hernaniko txotx denboraldia. Horretarako, azken urtetan bezalaxe, ekitaldi berezia antolatu dute, gonbidatu eta guzti. Javier Vizcaíno, Radio Euskadiko Más que palabras saioko esataria izango da gonbidatua eta txotx egiten lehena. Hortik aurrera, sagardo berria eta txorizoa dastatzeko aukera izango du bertara hurbiltzen denak. Horrez gain, Aimar Irigoien harri jasotzaileak eta Fausto Mugerza aizkolariak erakustaldia egingo dute, Ttarlako dantzariak dantza saioa, bertsolariak kantuan ariko dira eta Incansables txaranga bazterrak alaitzen. 12:00etatik aurrera Gudarien plazan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!