LARUNBATEAn jokatuko da Faustino torneoko finala, bi-bitako txapelketa ofizialeko finala. Joan den asteburuan jokatu zen finaleko bigarren bikotea erabaki zuen desenpateko partidua eta azkenean, Urriza eta Lizaso izango dira Altuna I eta Etxeberria IIIren kontra jokatuko dutenak. Finala Galarretan jokatuko da, 16:00etan hasiko den jaialdian.
Txapelketako
bikoterik erregularrenak
Finalera iritsi diren bikoteak txapelketako bikoterik erregularrenak izan dira, eta beraz, final gogorra eta borrokatua espero da.
Urriza eta Lizasok pelotari bikote bikaina osatzen dute. Lizaso pelotari konpletoa da eta Urriza oso ondo dabil azkenaldian eta oso denbora gutxian jokoa erruz hobe-tzen ari da.
Altuna I koadroko erremontistarik beteranoena da eta zortzi aldiz iritsi da finalera. Behin bakarrik lortu du txapela janztea: 2002an Jon Izagirre kide zuela. Etxeberria III koadroko hiru atzelari onenen artean dago.
Txapelketa barruan
jokatutako partidua
Finalean jokatuko den partidu hau lehenago ere jokatu da txapelketaren barruan, final laurdenetako ligillan. Bertan Altuna I-Etxeberri IIIk galdu zuten 40-35. Txapelketan bikoteak jokatutako 4 partiduetatik galdutako bakarra izan zen.
Material aukeraketa gaur
Finalerako materiala gaur aukeratuko dute, eguerdiko 12:00etan, Galarretan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!