Emakumeentzako jabetze eskoletan izen emateko epea bihar bukatuko da

Kronika - Erredakzioa 2008ko urt. 10a, 01:00

hernaniko Udal Berdintasun Sailak antolatutako emakumentzako Jabetze Eskoletan izen emateko azken eguna bihar izango da. Lau ikastaro antolatu ditu aurten Berdintasun Sailak eta helburua, emakumeek beren buruaren jabe izaten ikastea da. Horretarako, ikastaro hauetan identitateaz, emakumeen literaturaz, erotismoaz eta komunikazio digitalaz hitz egingo dute. Lau ikastaro Ikastaro hauen helburua emakumeek beren burua ezagutzea da, horri buruz hausnartzea eta trebatzea, bere buruaren jabe izaten lagunduko baitie. Ikastaroak honakoak dira: -Emakumeen identitatea eta jabetzea. Emakumeen identitatearen gaineko hausnarketa egitea da helburua. Astelehenetan, 14:30etatik 16:30etara, urtarrilaren 14an hasita. -Literatura eta emakumeak. Emakumeen lanak, trataerak, gaiak eta abar ezagutzea da helburua. Hileko 2. eta 4. ostegunetan, 19:00etatik 21:00etara, gaurtik aurrera. -Gure erotismoa: sedukzioa, zentzumenak eta espazio pertsonala. Erotismoa landu eta gozatzen ikastea da helburua. Asteazkenetan, 18:00etatik 20:00etara, urtarrilaren 16tik aurrera. -Blogak eta komunikazio digitala. Sare digitalak eskaintzen dituen aukerak erabiltzen ikastea da helburua. Asteartetan, 18:00etatik 20:00etara, otsailaren 19tik aurrera. Ikastaro hau praktikoa izango da. Izen emateko epea Bihar bukatuko da ikastaroetan izen emateko epea eta 15 euro ordaindu behar dira ikastaroetan parte hartzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, Udaleko Berdintasun Sailera jo behar da, edo 943334304 telefono zenbakira deitu, edo honako helbideetara: kontseilua1@hernani.net edo www.jabetzeskola-hernani.nireblog.com.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!