Otsailaren 2an, Inauteri bete-betean, Mozorro festa egingo dute Tilosetan, ilunabar partean, 19:00etatik 20:00etara. Ekitaldi honen helburua gazteek musikaren inguruko saio bat prestatzea da, ikusle eta entzule soilak izatetik, sortzaile eta protagonista izatera pasa daitezen. Horretarako, gazteek, aukeratutako edo beraiek sortutako musikaren inguruan abestu, dantzatu edo antzeztu egingo dute.
Baliabideak eta antolaketa
Guztiak mozorrotuko dira, beharrezkoak dituzten baliabideak eskura izango dituzte eta eurek egingo dute saioa goitik behera: antolatu, aurkeztu, sariak prestatu eta parte hartu. Ekitaldian herriko zein inguruko herrietako gazteek parte har dezakete eta ez dago adin mugarik.
Entsaioak asteazkenetan
Ekitaldiaren aurretik lau entsaio egingo dituzte, hileko lau asteazkenetan, Biteri kultur etxeko areto nagusian, arratsaldeko 17:00etan. Dagoeneko egin dute lehenengo entsaioa, aste honetan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!