Iraupen eskia eta eski alpinoa Cauterets-en hilaren 26 eta 27an

Kronika - Erredakzioa 2008ko urt. 9a, 01:00

Eskiatzea maite dutenentzat irteera antolatu du Mendiriz Mendik hilaren azkeneko asteburuan, Cauterets-era. Adinaren arabera prezio ezberdinak daude. Informazioa nahi duenak elkartearen bulegora jo, astelehen, ostegun edo ostiraletan, 20:00etatik 21:00etara. Izen emateko epea urtarrilaren 21era arte da eta 20 euro jarri behar dira momentuan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!