Hernanik igandean ekingo dio berriz ere ligari, irabaztea beste aukerarik gabe

Kronika - Erredakzioa 2008ko urt. 9a, 01:00

Landaren jokatuko dute 12:00etan, Hernanik eta Universidad de Vigok. Lehen bi postuak urruti ditu Hernanik.

Zenbait astetako atsedenaren ondoren, Hernaniko lehen taldeak igandean ekingo dio berriz ere ligari, helburu zail batekin: bigarren postura gertutatzea. Igoera fasea jokatzeko aukera asko zaildu zaie hernaniarrei, baina oraindik izan dezakete aukeraren bat. Horretarako geratzen diren ia partidu guztiak irabazi eta bost puntu lortzen saiatu behar dute Landarekoek.

Liceo Frances eta Gernika
Bi talde horiek dira lehen bi postuetan sendo daudenak. Gainerako taldeak puntu gutxiren barruan daude, eta hernaniarrek puntu bakarrera dute hirugarren postua.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!