EAE-ANVk etxeko balkoi eta leihoetan Guk independentzia dioen banderola jartzeko deia egin die herritarrei, ´EAE-ANVri babesa adierazi eta independentzia babesten dugula adierazteko`. ANVk salatu du estatu espainiarrak ´ANV legez kanpo uzteko joko zikinari ekin` diola eta dio ´jasaten ari garen guztia hauteskunde espainiarretara aurkezteko kanpainaren atal zentzugabearen` ondorio dela. Diote kanpaina honen helburua euskal independentismoa isilaraztea dela, ez soilik ezker abertzalea. Jakinarazi dute Garin tabernan eskuratu daitezkela banderolak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!