Xabier Lareki hernaniar presoa etzi, ostirala, askatuko dute, Leongo Mansilla espetxetik eta Hernanitik autobusa ateratzeko asmoa da, ongi etorria egitera joateko. Izen emateko zerrenda Garin tabernan dago jarria. Hernanin ere ostiral arratsaldean bertan ongi etorria egiteko asmoa dago, Nafar kalean, Garin taberna aurrean. Lareki hiru aldiz atxilotu dute: 1992an kartzelaratu zuten lehenengoz, ETArekin kolaboratzea leporatuta; bigarren aldiz, 2002an atxilotu zuten Donibane Lohitzunen, baina aske geratu zen epaia preskribitua zegoelako; eta hirugarren aldiz, 2006an atxilotu zuten, bere kontrako epaiak preskribitua egoteari utzi ziolako.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!