Garraioaren inguruko gestioak egiten ari direla esan du Alkateak

Kronika - Erredakzioa 2008ko urt. 9a, 01:00

garraioaren inguruko gestioak aurrera doazela jakinarazi du Marian Beitialarrangoitia Alkateak, prentsa ohar baten bidez. Oharrean dioenaren arabera, Gobernu Taldeak badaki ´Hernani hainbat zonaldetan asko garatu bada ere, ez direla prexixoki zonalde horiek garraio zerbitzu osatuena dutenak` eta ´albora geratu diren auzoen beharrei eran-tzuteko beharra dugula`. Hori dela eta, badira pare bat hilabete ´autobus zerbi-tzu ezberdinekin hartuemanean hasi ginela gauzak hobetu asmotan, geltokiak, ibilbideak, maiztasunak...`.

Orain Diputazioarekin
Autobus konpainiekin lehen hartu-emana izan ondoren, orain Diputazioarekin gaia aztertzekotan direla adierazi du Alkateak eta bilera eskatuko dutela ´administrazio ezberdinen artean dauden aukerak aztertu ahal izateko, eta Lurraldebus barruan sartzeak otsailetik aurrera ekarriko duen egoera berria aztertzeko`. PSEren eskariari erantzuna PSEk duela gutxi udaletxean sartutako eskariari erantzunez, alkateak zera esan du: ez daudela ´beste alderdiek proposamenak egin zain` eta eskari honen aurrean, gehien harritzen dituena zera dela, ´egiten ari garen gestioaren inguruko informazio falta aipatzea, nik neuk eman bainuen egiten ari garen bileren berri azken Zerbitzu Batzordean`. Azkenik erantsi du bigarren aldia dela PSEk agiria kaleratzen duena informazio eza salatuz ´nik informazioa eman eta gutxira` eta eskertuko liekeela ´ezer leporatu aurretik, gauzak zuzen jakitea`.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!