Mendiriz Mendi elkarteak mendi irteera antolatu du gaztetxoentzat igande honetarako. Honako ibilbidea egingo dute: Pasaia, San Markos, Santiagomendi eta Astigarraga eta eguerdi
partean bueltan izango dira. Goizeko 08:30etan abiatuko dira Hernaniko apeaderotik eta lau ordu eta erdiko
buelta izango da gutxi gora behera. Informazioa nahi izanez gero, elkarteko
bulegora joan behar da gaur, 20:00etatik 21:00etara.
Izen emateko epea gaur bukatuko da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!