Buruntzaldeko Merkataritzarako Laguntza Teknikorako Bulegotik jakinarazi nahi diete herriko dendariei neguko merkealdiak urtarrilaren 7a eta martxoaren 31a bitartean egin behar direla, biak barne, gutxienez aste bat eta gehienez bi hilabeteko iraupenarekin, Kronikari jakinarazi diotenez.
Gainera hasiera eta amaiera egunak Merkatal Lurralde Bulegoari jakinarazi behar zaizkio, merkealdiak hasi baino lehen. Jakinarazpena Internet bidez egin daiteke www.euskadi.net/rebajas helbidean. Horrela egin nahi ez duenak, idatitz egin dezake, orain arte bezala. Informazio gehiago nahi izanez gero, 943456333 telefono zenbakira jo daiteke eta Gorka Goikoetxearen galdera egin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!