Tokiko Gobernu batzarrak ohizko bilkura egingo du gaur, arra-tsaldeko 18:00etan. Bilkuran honako gaiak jorratuko dira, besteak beste: Abenduaren 26ko bilerako akta onartzea; bigarren eskuko azokaren kudeaketa, izan ere, orain arte Traperos de Emaus erakundeak kudeatu du eta hemendik aurrera azokaren kudeaketa Udalak hartuko du bere gain. Hauetaz gain, 2008ko Iñauterietako egitaraua eta aurrekontua onartuko dira.
Gai-ordeneko beste puntu bat honakoa izango da: 15.10-LH eta 15.9-LH (Sagastiya) sektoreak hiritartzeko jarduera programa behin betiko onartzea. Programa hau bertako proiektua aurrera eramateko pausu berria bat da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!