Emakumeentzako jabetze eskolak datozen hilabeteetan

Kronika - Erredakzioa 2008ko urt. 8a, 01:00

emakumeak bere buruaren jabe izaten ikasteko eta prozesu horren beharraz jabetzeko, besteak beste, antolatzen ditu ikastaro hauek Hernaniko Udal Berdintasun Sailak. Lau ikastaro antolatu ditu oraingoan: -Emakumeen identitatea eta jabetzea. Emakume identitatearen gaineko hausnarketa, mundu subjetiboa, gizarte patriarkala, botere per-tsonalarekin bat egitea. -Literatura eta emakumeak. Emakumezkoen literatur tradizioa, gaiak, garaiak, trataerak. -Gure erotismoa: sedukzioa, zentzumenak eta espazio pertsonala. Norberak bere erotismoa ezagutu, landu, beldurrak askatu eta gozatu. -Blogak eta komunikazio digitala. Sare digitalak emakumeei eskaintzen dizkien aukerak ezagutu, teknologiari beldurra galdu eta erabili. Ikastaro praktikoa izango da, batez ere. Emakumea bere buruaz jabetzen Ikastaro hauen helburua emakumeentzako hausnarketa, trebakuntza eta topaleku izatea da. Helburu zeha-tzak, berriz, emakumeen sormen lanak ezagutzea, parte hartzea sustatzea eta elkartrukerako sareak eratzea. Finean, bere buruaren jabe izateko bidean jartzea.
Informazioa eta izen ematea Urtarrilaren 11 arte da izen emateko epea eta 15 euro ordaindu behar dira. Informazio gehiago nahi izanez gero, Udaleko Berdintasun Sailera jo edo 943334304 telefono zenbakira. Bestela, kontseilua1@hernani.net edo http: //jabetzeskola-hernani.nireblog.com helbidera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!