Janaria enpaketatzeko deialdia

Kronika - Erredakzioa 2008ko urt. 7a, 01:00

Saharako kanpamenduetako errefuxiatuei bidaltzeko janari bilketa egiten ari dira aurten ere. Biteri kultur etxean kaxak jarri dituzte eta honako produktuak dira eman beharrekoak: atuna oliotan, konpresak, lentejak, azukrea eta arroza. Bestalde, asteazkenean, orain arte bildutako janaria enpaketatzeko zita egin dute, arratsaldeko 15:30etan, Etxeberri auzoko 3garren zenbakian.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!