ERABAKITA dago bi bitako Faustino Torneoko txapelketako finala. Izan ere, larunbatean jokatu zen Galarretan bigarren bikotea erabaki zuen desenpateko partidua. Bertan, Urriza eta Lizasok 40 eta 38 irabazi zuten Ezkurra eta Olazarren kontra. Beraz, datorren larunbatean, Galarretan, honako finala ikusteko aukera izango dugu: Urriza-Lizaso/Altuna I-Etxeberria III, arratsaldeko 16:00etan hasiko den jaialdiaren barruan.
Partidu estua eta ikusgarria
Ikusleek eta txapelketaren antolatzaileek bat egin zuten larunbateko partidua oso intentsua, eta grabatu eta berriro ikusteko modukoa, izan zela esatean. Bi bikoteek ere erakutsi zute batek zein besteak merezi zuela finalerako txapela. Hiru partidu jokatu behar izan dituzte aurrera zeinek egin behar zuen erabakitzeko. Aurreneko partiduan Ezkurra eta Olazarrek irabazi zuten 40-31 eta bigarrengoan Urriza eta Lizasok 14-40 irabazi zuten. Larunbateko partidua erotzeko modukoa izan zen eta tanteoak hala erakusten du. Txantxan-txandan bikote batek hartzen baitzuen aurrea, eta gero besteak. Azkenean Urrizak egindako azken tantoak erabaki zuen partidua.