Goiz Eguzki jubilatu etxean memoria lantzeko ikastaroa antolatu dute, Ongintza patronatuaren laguntzarekin. Helburua memoriaren funtzionamendua ezagutzea da, eta behin hori eginda, hau aktibatzeko eta bizkortzeko estrategiak ezagutu eta erabiltzea. Horretarako eguneroko bizitzarekin zerikusia duten ariketak eta lanak aprobetxatzen dira. Beste helburu bat, memoriaren kontra eragin dezaketen faktoreak identifikatu eta aurre egitea da.
Aurkezpena
eta izen ematea
Aurkezpena hilaren 15ean egingo dute, Goiz Eguzki jubilatuen etxean bertan, arratsaldeko 17:00etan. Ikastaroa Ana Rosa Fernández psikologoak emango du.
Ikastaroa irekia da eta 15-20 pertsonentzako lekua izango da bertan. Zortzi egunetan egingo dute eta ordu eta erdiko saioak izango dira, astean behin edo bitan. Izen ematea jubilatu etxean bertan izango da eta oraindik zehaztu gabe dago hasiera data.
Ikastaroaren helburuak
Ikastaroan, memoriarekin zerikusia duten mekanismoak ezagutuko dituzte, esate baterako, arreta edo arrazoitzeko gaitasuna. Gainera, kontuan hartuko dira memorian eragiten duten faktore ezkorrak, hala-nola, kezkak, tentsioa, presa, adin bakoitzari dagozkion ezaugarriak zeintzuk diren ez jakitea, gaisotasuna zer den eta zer ez den bereizten jakitea... Behin horiek ezagututa, helburua ezagutza hori eguneroko bizimoduan erabiltzea da, alegia, memoria lantzea, arreta eta arrazoiketa bezalako estrategien bidez, eta irrikak, mesfidantzak eta bestelako eragin ezkorrak uxatzea.
Ikastaro praktikoa
Ikastaroa erreza izango da, praktikoa eta atsegina, bertaratzen direnen neurrikoa. Ariketa ezberdinak egingo dira, errezak eta atseginak denak, taldeka eta bakarka.
Zerrendak egitea, oharrak erabiltzea, egutegia antola-tzea, esate baterako, eguneroko bizimoduan memoria lantzen lagundu ahal duten truko errezak dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!