Janaria enpaketatzeko zita, hilaren 9an

Kronika - Erredakzioa 2008ko urt. 6a, 01:00

Urtero bezala Saharako kanpamenduetako errefuxiatuentzako produktu bilketa ari dira koordinatzen Udala eta zenbait herritar. Biteri kultur etxean kaxak jarri dituzte eta honako produktuak dira eman beharrekoak: atuna oliotan, konpresak, lentejak, azukrea eta arroza. Bestalde urtarrilaren 9an, orain arte bildutako janaria enpaketatzeko zita egin dute, arratsaldeko 15:30etan, Etxeberri auzoko 3garren zenbakian. Lagundu nahi duen guztiari agertzeko gonbitea luzatu diote.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!