Gabonetako ajeari aurre egiteko denbora gutxi izango da hilabete honetan. Konturatzerako inauteriak hemen izango dira eta horiek iragartzera etorriko da kaldereroen konpar-tsa hilaren 26an, larunbata, gaueko 23:30etatik aurrera. Hurrengo egunean, Iñude eta Artzainen konpartsa ibiliko da kaleetan barrena, eguerdiko 12:00etatik aurrera. Kaleko ekitaldiez gain, barrenean goxo-goxo gozatzeko ekintzak ere izango dira Biteri kultur etxean. Bihar bukatuko da 25 urte ekologismoa erakusketa Biterin eta hilaren 15etik 29ra Nagore Lozano eta Sahatsa Jauregiren argazki eta oleoak izango dira ikusgai. Horietaz gain, ostegunero zine kluba izango da gaueko 21:30etan.