Hernanik azken bi partiduetako bolada onari eutsi eta berriro ere irabazi egin zuen

Kronika - Erredakzioa 2008ko urt. 6a, 01:00

Hernanik      4
Anaitasunak   0

GORENGO mailan Hernani bere jokoa berreskuratzen ari da, hori erakutsi zuen atzo Zubipen, Anaitasunaren kontrako partiduan 4 eta 0 irabazita. Hernanik bazeramakien bolada bat emaitza kaxkar xamarrak lortzen eta azken 3 partiduetan buelta eman dio egoera horri. Atzoko aurreneko gola, partidua hasi eta berehala sartu zuen Olasagastik, 7garren segunduan. Bigarrena 61garren minutuan sartu zuen Urretabizkaiak. Hirugarren gola 72garren minutuan sartu zuen Imanol Arregik penaltiz, eta azken gola, Arkaitzek sartu zuen, 85garren minutuan. Bai jokalariak eta taldeko entrenatzaile eta arduradunak oso pozik daude taldea hartzen ari den bidearekin eta bide horretan jarraitzeko ahaleginak egingo dituzte, sailkapenean gora egin ahal izateko eta galdutako aukerak berreskuratzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!