HUTSIK egin gabe aurten ere etorri dira Meltxor, Gaspar eta Baltasar erregeak, opariak banatu aurretik herritarrak agurtzera. Orienteko izarrari segika bide luzea egin ondoren, azkenean, aurreikusitako orduan iritsi ziren Hernanira. Herritar ugari bildu zen arratsaldean erregeak eta karrozak ikusteko irrikitan, herriko kale ezberdinetan eta plazan. Erregeek karroza dotorearen gainean egin zuten herrian barrena buelta, eta karamelo mordoa bota zuten, etxeko txikienen gozamenarako. Ibilbidea plazan bukatu zen eta arkupeetan txikieenen eskariak entzun zituzten Erregeek, opariak banatzeaz gain. Haiekin batera izan ziren Jose, Maria eta Jesus haurtxoa, jaiotza irudikatuz. Kabalgatan artzaiek, musikariek, baserritarrez jantzitako haur eta helduek eta pajeek ere hartu zuten parte, guztira 90 bat lagunek Kabalgata bukatzean Erregeen opariak espero zituztenek, txintxo-txintxo joan ziren etxera, goizean esnatu eta jarritako zapataren inguruan opariak topatzeko itxaropenez.
Arratsaldean Zaharren Egoitzan
Herrian barrena buelta egin aurretik errege magoek Zaharren Egoitza bisitatu zuten. Opariak banatu zituzten eta bertako bizilagun eta langileekin berriketan aritu ziren.