Zuhaitz Irastorza mahai tenis jokalari hernaniarra 21 urtez azpizko Euskaldiko Txapeldun izan da abenduaren 29an Barakaldon jokatu den txapelketan. Finalean bi hernaniar izan ziren aurrez aurre: Irastorza bera batetik, Erik Diez bestetik. Final dotorea jokatu zuten Hernaniko bi gazteek eta Irastorzak irabazi zuen 3-2.
Bikoteka Diez-Mugerza
txapeldun
Buruz buruko txapelketa ezezik, bikotekakoa ere jokatu zen Barakaldon eta bi hernaniarrak aurrez aurre izan ziren berriz ere finalean: Irastorza Iñaki Zabaletarekin, eta Diez Iker Mugerzarekin. Erik Azken hauek irabazi zuten finala 3-2.
Bikote mixtoan ere bigarren Rakel Zabaletarekin
Zuhaitz Irastorzak hirugarren final bat ere jokatu zuen Barakaldon, bikote mistoetakoa. Berak eta Garazi Lizarralde donostiarrak, Rakel Zabaleta eta Iñaki Zabaleta donostiarren aurka jokatu zuten eta 3-1 galdu zuten. Hernaniarrak, Euskal Herri mailan, goi-goian daude mahai tenisean, eta hala erakutsi dute berriz ere.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!