Eskulanak, tailerrak eta irteerak urtarrilean Gazte Txokoan

Kronika - Erredakzioa 2008ko urt. 5a, 01:00

ERRITMO biziz hasi dute urtea Gazte Txokoan. Egun hauetan koloretako poteak egiten aritu dira eta atzo Txuri Urdinera joan ziren patinatzera. Gaur Errege Kabalgatara joango dira eta asteartetik aurrera ere izango dute non denbora pasa Gazte Txokoan dabiltzan gazteek. Eskulanak eta tailerrak Urtarrilean zehar hainbat eskulan eta tailer egingo dituzte Gazte Txokoan. Urtarrilaren 10ean sukaldaritza tailerra; urtarrilaren 23 eta 24an imandun figuratxoak egingo dituzte; eta urtarrilaren 31n llaberoak egingo dituzte. Jokoak ere antolatu dituzte, urtarrilaren 12an eta 18an futbito eta futbolin txapelketa hurrenez hurren, eta urtarrilaren 19 eta 27an oka jokoa. Horrez gain, urtarrilaren 20an, Kutxa Espaziora joango dira. Zinemaz ere gozatuko dute, asteartero filmak jarriko baitituzte gazte txokoan eta urtarrilaren 13an zinera joango dira. Play Stationean ibiltzeko saioak ere izango dira, urtarrilaren 9, 16, 17, 26, 29 eta 30ean. Ostiraletan, sexo drog informazio puntuan, sexologia eta drogen inguruko informazioa eskuratzeko aukera izango dute gazteek.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!