FLORIDAN, tren geltoki ondoan dagoen parkea haurrentzako arriskutsua izan daitekeela ohartarazi dute zenbait gurasok eta eskatu dute istripuak ekiditeko neurriak hartzeko. Kontua da, parke ondoan trenbidera sartzeko ate bat dagoela, eta hesiari kateatua dagoela, beti irekita egoteko. Gurasoak beldur dira, umeei baloiak joaten baizaizkie trenbidera eta umeak ere atzetik joan bailitezke. Azaldu dutenez, denbora daramakite leku batean eta bestean parkearen arriskuaz ohartarazten eta neurriak hartzeko eskatzen, baina lortu duten gauza bakarra izan da ate txikiago bat jartzea. Hala ere horrek ez du arazoa konpondu, atea beti irekita egoteko kateak hor jarraitzen baitu. Eskatzen dutena da ateari katea kendu eta pasa behar duenean norberak irekitzea.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!