GERO eta gutxiago falta zaie Meltxor, Gaspar eta Baltasar Errege Magoei Hernanira iristeko. Herriko umeek, eta ez hain umeek, urte guztian ilusio haundiz itxoin duten eguna hemen da azkenean, eta bihar goizean, batek baino gehiagok, opariz inguratuta aukituko du horretarako txukun-txukun utzitako zapata.
Arratsaldean Karobitik
Hala ere, opariak banatzen hasi aurretik, herrian barrena buelta egingo dute Errege Magoek, karroza dotore askoan. Kabalgata 18:00etan aterako da, Urbieta kaletik, Karobi elkarte ingurutik, eta handik urteroko errekorridoa egingo du: Elkano, Plaza, Kardaberaz, Zinkoenea, Txirrita kalea, Urbieta kalea, Izpizua kalea, Zinko enea, Kale Nagusia eta Plaza. Plazara arratsaldeko 20:00ak inguruan iritsiko dira eta bertan umeen eskariak entzun eta opariak banatuko dituzte, eguraldi ona egiten badu eliza aurrean, eta bestela arkupetan. Errege Magoen karrozaz gain, beste karroza bat ere aterako da eta bertan jaiotza irudikatuko da. Pajeak, artzaiak, baserritarrez jantzitako haur eta helduak, dantzariak eta musikariak ere ez dira faltako urteroko moduan. Bestalde, jakinarazi dute karroza inguruko seguritate soka heltzeko jende heldua behar dela eta animatzen direnei dei egin diete kabalgata hasierara gerturatzeko.
Zaharren Egoitzan
Arratsaldean, 15:30etatik 17:30etara Zaharren Egoitzan izango dira Meltxor, Gaspar eta Baltasar, erregaloak partitzen, urteroko moduan.