Añarbeko urtegia %92an dago, iaz sasoi honetan baino dexente beteago

Kronika - Erredakzioa 2008ko urt. 4a, 01:00

Añarbeko urtegia urez nahiko betea dago egun hauetan, urtegiak har dezakeen ur kopuruaren %92a beteta baitu, guztira 34.431.864 m2 ur. Iaz sasoi honetan urtegiak ez zuen hainbeste ur, bere ahalmenaren %69,17an baitzegoen (25.787.443 m2). Prezipitazioei dagokionean, abenduan Añarbe inguruan 187 litro bota ditu m2-ko. 2006ko abenduan euri gutxiago egin zuen, 115 litro/m2-ko. 2007 urte osoari erreparatuta, 2006an baino euri gehiago egin du: 2007an 2.142 litro bota ditu m2-ko eta 2006an, 1.483 litro bota zituen m2-ko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!