Gaur bukatuko da epea paleta ikastaroan izena emateko

Kronika - Erredakzioa 2008ko urt. 4a, 01:00

Emakumea Pilotari elkarteak antolatuta, 20 urtetik gorako emakumeentzako pelota ikastaroa hasiko da urtarrilaren 7an. Ikastaroak ekainera arte iraungo du eta saioak astean behin izango dira, ordu eta erdikoak. Goizeko taldea astelehenetan bilduko da, 09:30etatik 11:00etara eta arratsaldeko taldea astelehen edo ostegunean bilduko litzateke, 14:45etatik 16:15etara. Izena emateak 45 euro balio dute eta gaur bukatuko da epea. Horretarako kiroldegira jo edo telefono hauetara deitu: 943-471463 edo 628904156.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!